'Izan pirata' dokumentalak laguntza behar du
Guztira 3.000 euro lortu nahi dituzte, Donostiako Piratak grabatzen ari diren dokumentala amaitzeko.
Donostiako Piratek egin dute, mugimenduaren ibilbidea jasotzen duen lana. Izan pirata egitasmoa laguntzeko aukera, gaurtik aurrera jarri dute abian crowdfounding interneteko sistemaren bidez, verkami webgunean. Helburua, lana bukatzeko 3.000 euro lortzea da, herritar, elkarte edo koadrilen laguntzarekin. Espero dute, laguntza lortuz gero, otsailerako prest egotea.
Mugimenduko hainbat lagun, bolondres gisa aritu dira lanean bi urtez, baina orain lana amaitzeko laguntza behar dute. Hain zuzen ere, elkarrizketa batzuk grabatzea, azpitituluetako itzulpenak egitea, offeko ahotsak grabatzea, grafismoa lantzea eta DVD euskarria bertan txertatzea falta zaie.
Dokumentalak, mugimenduaren ibilbidea jasotzea du helburu. “Hasteko, Donostiako herritarren aurrean gure historia kontatu nahi dugu, inongo komunikazio arazorik gabe, dokumental formatuan, orain arte denon artean egin dugun bidea zein izan den perspektiba batekin erakusteko”, azaldu dute.