Bultza Hitza!
Hainbat pertsona ezagunek Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu dute
Harpidedunak proiektuaren oinarri dira, eta hala izaten jarraituko dute. Ohi bezala, urtea hastearekin batera, kobraketa kanpaina abiatu dugu. 2013ko kuota 77 eurokoa izango da; hortaz, ez du igoerarik izango. Harpidedunek astekaria etxean jaso, eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango dute.
Sustatzailearen figura ere sortu dugu egitasmo berriaren etorrerarekin, 30 euroko urteko kuotaren truke, Irutxulo.hitza.eus atariko irakurleari begira. Hauek opariak eta sarrerak jasoko dituzte trukean.
Honen guztiaren berri emateko kanpaina bat abian jarri du IRUTXULOKO HITZAk, Bultza Hitza! leloarekin. Hainbat aurpegi ezagunek egitasmoarekin bat egiteko gonbitea zabalduko dute otsailaren bukaera arte, harpidedun berriak egiteko eta sustatzaileak biltzeko helburuarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko zuzendari Zigor Etxeburuak atxekimendua luzatu dio proiektuari, besteren artean. Kanpainaren ikurra izango den papereko hegazkina aireratzen lehena izan da altzatarra.
Erlazionatutako edukia"Hitzak euskaraz bizitzen laguntzen dit"