Donostian 22 pertsona atxilotu dituzte, "informatika pirateriaren" aurkako polizia operazio batean
Beste sei laguni “inmigrazio irregularra” egotzi diete; kasua, joan den udaratik ikertzen ari zen Espainiako Polizia
Donostian “informatika pirateriaren” kontrako operazio batean, 22 pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Atxiloketak, hainbat enpresa, telefonotegi eta ziberkafetan egin dituzte. Gaur eman dute atxiloketen berri.
Bestalde, leku horiek “immigrazio irregularra” sustatzen zutela salatu du Espainiako Poliziak. Hori, “zuzenean edo zeharka” egiten zutela ere esan du. Horregatik, Atzerritarren Legea urratzea leporatuta, beste sei lagun ere atxilotu dituzte.
Espainiako Poliziak azaldu du joan zen udatik ari zela kasua ikertzen. Hain zuzen ere, lokal horietako askok ekipo informatikoak erabiltzeko lege eta arauak urratzen zituztelakoan hasi zuten ikerketa. Operazioan, 25 lokal mihatu dituzte, eta berrehun informatika ekipo aztertu.
Poliziaren esanetan, “Software pirata” zuten ekipo horietako gehienek. Hori dela eta, jabetza industrialaren aurkako delitu bat leporatu diete atxilotuei.
Gainera, Microsoft, LPS Software & Solutions eta Faraonics enpresekin eta Gipuzkoako Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzarekin elkarlanean garatu duela ikerketa azaldu du Espainiako poliziak.