Elkarretaratze jendetsua egin dute sexu erasoa salatzeko
Ehun lagunetik gora bildu dira Egiako paza Berrin
Donostiako Koordinadora Feministak deituta ehun lagunetik gora elkartu dira urtezahar gauean egindako bortxaketa salatzeko.
Eraso sexisten aurrean, elkartasun feminista lelopean, hainbat ohiu egin dituzte bertaratutakoek. Besteak beste, eraso sexisten aurkakoak, erasotzaileen aurkakoak, edo autodefentsa feministaren aldekoak.
Ondoren irakurritako komunikatuan, urte berrian berri txarrekin sartu direla emakumeak azpimarratu dute; “askotan esaten digute matxismoa bukatu dela, baina egun oraindik bortxatu egiten gaituzte”, esan du Nora Alejos koordinadorako kideak.
Bortxaketaren arduradunak inongo ardurarik gabe libre geratu ez daitezen ere eskatu dute.