Jaiegun gauetan autobus bidean aparkatzeko ordenantza aldaketa proposatu du PSEk
Bilduk irailean aldatu zuen ordenantza; aldaketak, Urbieta eta San Martin kaleko merkatari eta ostalariei eragin diela esan du Gascok
Egun, San Martin eta Urbieta kaleetan autobusaren bidean jaiegun eta asteburuetan, gauez aparkatzea debekatzen zuen ordenantza aldatzeko eskatu du PSE-EEk. Ernesto Gascok azaldu duenez, “betidanik” izan da horrela, irailean Bilduk aldatu zuen arte.
Zinegotziaren arabera, aldaketak ostalari eta dendariengan eragin negatiboa izan du eta kexak jaso dituzte. Horregatik eskatu dute aldaketa egitea. Honela, 23:00etatik 7:00etara aparkatu ahal izatea nahiko dute, jaiengunetan, hauen bezperetan edota asteburuetan.
Mozioetatik haratago, etapa berria
Gascok bestalde, udal gobernuak gainontzeko alderdien edo gehiengoaren eskaerak bete ditzan bide berri bat hartu dutela azaldu du. Hain zuzen ere, mozio eta apelazioen bidea jaraitu ordez, ordenantzen aldaketak egiteja joko dutela azaldu du. Esaterako, aste honetan aurkeztu duten zaborraren ordenantza aldaketarekin bezala.