
Ttan Ttakun irratiak urteroko festa handia egingo du larunbat honetan. (Argazkia: Makoki)
Badator
Ttan Ttakun irratiaren festa. Ohi bezala, Errege Eguna eta San Sebastian egunaren arteko larunbatean egingo dute. Egia Kultur etxeko Gazteszena aretoan izango da, larunbat honetan. Gauean hasiko da festa, 23:00etan; eta goizalderarte luzatuko da, 6:30ak arte. Rock kontzertuak izango dira, Tarragonako The Rippers, La Urss, Irungo Los Temblores eta Baron Roskow-rekin, eta festa girotzen Manu Pogo arituko da gau osoan zehar. Zapatilla aretoan elektro gaua egingo dute Platiblond Extreme, Ivan Device, Aleksandr Tresorg eta Ttan Ttakun Elektro DJ-ekin.
Azken
Ttanttapunk irratsaioan luze hitz egin du Asier Mendizabal irratiko koordinatzaileak Ttan Ttakun festaren inguruan.
Sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da, eta leihatilan bertan erosi behar da. Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu.
106.8 frekuentziatik 107.2ra
Eusko Jaurlaritzak banatu dituen lizentzia berriak direla eta, Ttan Ttakun irratiak, bere frekuentzia aldatu behar izan zuen joan den urtean. 108.8 frekuentzia utzi, eta 107.2 FM frekuentzia bere egin du.