
Miguel Santos. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko ohorezko presidenteak auto istripu bat izan du, eta larri zauritua dago. Etxegarateko mendatea igotzen ari zela izan du istripua gaur goizean, autoan zihoala. Bere autoa irauli egin da, eta lehenik eta behin istripua izandako tokian bertan artatu dute. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute eta Zainketa Berezien gunean daukate. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.