PSEren ordenantza aldaketaren aurka azaldu da udal gobernua
Gaur bertan, PSE-EEk aurkeztutako ordenantza aldaketa proposamenaren harira, udal gobernuak, autobus erreian aparkatzea mugikortasun sostengarriaren kontra doala adierazi du. Beraz, ordenantza aldaketaren aurka azaldu da udal gobernua. PSE-EEk goizean egindako proposamenean, Urbieta eta San Martin kaleetan, garraio publikoa zirkulatzeko erreserbatuta dauden erreietan, autoak aparkatu ahal izatea eskatu dute. Zehaki, ostiraletik larunbata arteko gauetan, larunbatetik igande artekoetan, bai eta jaiegun bezperetan ere. Hauek denak, 23:00etatik 07:00ak bitartean.
Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk adierazi du, neurri horren kontra dagoela eta kritikatu du du, proposamen horren atzetik dagoen filosofia; “aurreko legealdian, Erdialdeko aparkalekuak handitu ziren, kaleetan ibilgailu gutxiago egoteko. Baina, koherentziaz jokatu beharrean, ez ikusiarena egiten zitzaion zirkulazio ordenantzari, eta autobus errei jakin batean aparkatzea onartzen zen; horren ondorioa da Erdialdean ibilgailu gehiago egotea”, esan du.
Horretaz gain, azpimarratu du larria dela aldaketa eremu bakar batean egin nahi izatea: “Kale jakin batzuetan bakarrik egin nahi dute aldaketa, behar jakin batzuei, negozio jakin batzuen beharrei, zehatzago esateko, erantzuna emateko.”
Azkenik, zinegotziak PSE-EEren “inkongruentziarekin” harrituta duela azaldu du; “udal gobernu honek ez du ulertzen nola industrialdeetara lanera joan behar zuten pertsonei aparkatzeagatik ordainarazi egin nahi zien talde berberak, aparkatzeko erraztasunak eman nahi dizkien orain gauez atera nahi dutenei”. Albizurentzat, harrigarriena, ordea, gaueko aisialdian ibilgailu partikularra erabiltzea sustatu nahi duen proposamen bat Garraio sailburuorde izandako batek izenpetuta izatea da.
Erlazionatutako edukiaJaiegun gauetan autobus bidean aparkatzeko ordenantza aldaketa proposatu du PSEk