Hasi dira Antiguako Jaiak
Arratsaldean zehar auzoan jai giroa nabaria bazen ere, 19:00etan hasi dira Antiguako Jaiak. Besteak beste, haurrek gozatzeko aukera izan dute jada, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunari esker. Ondoren, jaietako arduradunek txikitxoei askaria banatzen zieten bitartean, txupina bota dute Benta Berri plazan. Segidan, poteo elegantearen txanda iritsi da, eta gazte ugari hurbildu dira Benta Berri plazan bertan jarri duten karpara. Hor bertan hasi dute poteoa, pintxoak eta tragoak dastatuz. Ondoren, Iraunkorrak txaranga izango dute lagun auzoko tabernetatik egingo duten poteoan. Gauean, Auzorock kontzertuez gozatzeko aukera izango da, Besteik-pe, Proiekto Nombre eta Ai Ene! taldeekin.