Abisu laranja aktibatu dute, euri arriskuagatik
Abisu laranja dela eta, protokoloa aktibatu du Donostiako Udaleko Babes Zibilak
Abisuak, hurrengo 24 orduren bueltan prezipitazioak metro koadroko 80 litrotik gorakoak izatea aurreikusten du. Gainera, azaldu dute, gerta daitekeela, mendebalde eta ipar mendebaldeko haizeak 100 kilometro orduko abiadura hartzea haize guneetan.
Euriari dagokion alerta dela eta, SMS zerbitzuaren bidez ohartarazi ditu hiritarrak udaleko Babes Zibilak.