Elkarrizketa filosofikoa, Amaran
Ilustrazioa eta Politika eztabaidarako gai hartuta, elkarrizketa filosofikoa egingo dute gaur, Amarako Urrats euskaltegian.
Bagera Elkarteak antolatu duen ekimena da, eta Carlos Fernandez Liriaren Para que sirven los Filosofos liburua izango dute abiapuntu solasaldiek. Liburuko hiru atal irakurriko dituzte: Los intereses de la razon, Las exigencias de la libertad eta Libertad. Igualdad. Fraternidad.
Gainera E.Kant eta Michel Foucault filosofoek ilustrazioaren inguruan idatzitakoak ere aztertuko dituzte.
Horrela, hainbat egileren ideiak landuz, Ilustrazioaz eta Politikaz euskaraz eztabaidatzeko aukera izango da, 19:00etatik 20:30era.