Jon Santacanak sekulako erakustaldia egin du Munduko Kopako lehen proban
Lehen eslalom erraldoiean lortu zuen lehen garaipena Santacanak. Izan ere, 2 minutu 14 segundo eta 96 ehuneneko denbora batu zuen bi jaitsieretako denborarekin. Bigarren garaipena, berriz, bigarren slalomean lortu zuen; 53 minutu eta 26 segundo eta 54 minutu eta 97 segundoko jaitsiera banarekin.
Chris Williamson kanadiarra izan zen bigarren slalom erraldoieko txapelduna, eta lehen slaloma, berriz, Miroslav Haraus eslovakiarrak irabazi zuen. Munduko Kopak beste hiru proba izango ditu: Suitzako St. Moritz pistetan, Esloveniako Rogla herrian, eta Errusiako Sochi herrian.