Erreskatearen irudi bat. (Argazkia: Donostiako Suhiltzaileak)
Arratsaldean gertatu da; gizona onik atera dute
16:02ean Donostiako Suhiltzaileen Zentralak SOS Deiak-en abisu bat jaso du; Urumea ibaian, Maria Kristina Hotelaren parean, pertsona bat zegoela zioen abisuak. Tokira, Suhiltzaile Zerbitzuko lau ibilgailu bertaratu direla azaldu dute.
Pertsona minutu batzuk geroago erreskatatu dute lurretik, auto-eskailera bat baliatuz. Hoteletik gertuen dagoen ibai bazterretik eta uretatik erreskateko Suhiltzaileen laguntza izan dute. Uretatik irten bezain laster Osakidetzako baliabideek artatu dute. Gizona Irunen bizi da, eta 50 urte inguru ditu.
Lan hauetan Udaltzaingoaren baliabideak eta Mugikortasun Agenteak ere izan dira.