Ingelesen hilerriko armarria, margotuta. (Argazkia: PP)
Hiru interpelazio jarri dituzte, parkeari, Ingelesen hilerriari eta Historiaren etxeari dagozkienak.
PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek azaldu du hiru interpelazio jarri dituztela, egun Urgull mendiak duen egoerak kezkatuta.
Lehenengoa, parkeari dagokiona da. Egoera txarrean dagoela diote, zehazki zaborrontziak apurtuta daudela eta informazio taulak gainetik margotuta eta egoera txarrean.
Bestetik, Ingelesen hilerria eta batez ere bertan dauden armarri eta oroitarriak oso egoera kaskarrean daudela azaldu du. Zehazki, gainetik idatziak dituztela eta zaharkituta daudela hainbat zati. Gainertu du, aurten 1813ko bigarren mendeurrena dela eta bisitak aurreikusita daudela; “ezin zaizkie ingelesei, haien memoriarako gauzak halako egoeran daudela erakutsi”, esan du.
Azkenik, Urgullen dagoen Historiaren etxea museoaren inguruan aritu da. Esan duenez, udaberrira arte itxita dago, zehazki edukiak hobetzeko lan batean. Arcauzek esan duenez, azalpen bat eskatu dute honen arrazoia argitzeko.