Urtebete Txillardegi gabe
2010eko abenduan idatzi zuen azken artikulua. ETAk 2010eko irailean iragarritako su-etenaren inguruan idatzi zuen; azken Loretopetik egin eta hamar hilabete geroago, ETAk ekintza armatua uzteko erabakia hartu zuen.
Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominarekin sarituko du Txillardegi zena. Urtarrilaren 19an izango da ekitaldia, San Sebastian egunaren bezperan.
Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari
2012ko urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea. Donostian zendu zen, etxean, 82 urte zituela. Antiguan jaio zen 1929ko irailaren 27an. Gurasoek euskaraz jakin arren, ez zioten irakatsi, eta bere kabuz hasi zen 1948an ikasten. Frankismoa gazte-gaztetatik bizi izan zuen, eta Euskal Herriaren egoera gogorraren kontzientzia hartuz joan zen. Handik aurrera haren bizitzako ardatz izan ziren Euskal Herria eta euskara.
Irutxuloko Hitzako kolaboratzaile izan zen Txillardegi; Loretopetik iritzi sailean idazten zuen.