'Emarock' erakusketa, Emakumeen Etxean
Ostegunean, hilaren 17an, inauguratuko dute, 19:00etan
Estereotipo guztietatik haratago, emakume musikarien lana erakutsi nahi du Emarock erakusketak. Argazki, egunkari zati eta beste hainbat materialen bidez emakumeek euskal eszenari egindako ekarpena bildu nahi du erakusketak. Euskal Herriko hainbat herritan izan da ikusgai erakusketa, eta orain Donostiara iritsiko da. Emakumeen Etxean izango da ikusgai otsailaren 16a arte. Inaugurazio ekitaldia ostegunean, hilaren 17an, izango da, 19:00etan. Dokumental bat ere proiektatuko dute ekitaldian.