Gipuzkoa Basketeko zuzendaritzako kideak (Argazkia: GBC)
Lagun Aro GBCko zuzendaritzako kideek komunikabideekin gosari informatiboa egin dute gaur goizean. Bertan, taldeak ACB Endesa Ligako lehen itzulian egindako lanaren balorazioa egin dute. Lehenik eta behin, Alvaro Bilbao presidenteak Miguel Santos ohorezko presidenteak jasotako babesagatik eskerrak eman ditu, jendearen babesa sekulakoa izan baita Bilbaoren ustez. Argi dago espero baino emaitza kaxkarragoak lortu dituela Sito Alonsoren taldeak lehen itzulian (hiru garaipen eta 14 porrot), eta presidenteak onartu egin du; baina, hala ere, zaleak hor egon dira uneroko Bilbaoren esanetan, eta hori azpimarratu nahi izan du. Bigarren itzuliari begira, etxeko partidak erabakigarriak izango dira presidentearen ustez; azken batean, helburua taldea goi mailan mantentzea izango baita.
Neguko merkatuan ez du aukera handiegirik izan taldeak, baina Korolev, Taylor eta Kuksiks joateak eta Paunic eta Finley etortzeak jokoa hobetuko duela uste du presidenteak. Beraz, bigarren itzulian lehen itzulikoa hobetzea espero eta desio du.
Ostiral honetan bertan jokatuko du Lagun Arok bigarren itzuliko lehen partida Joventuten aurka, Donostia Arenan, 20:00etan.