Sarriegi omenduko dute ostiralean
Raimundo Sarriegi musikagile donostiarra duela 100 urte hil zen. Hori dela eta, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Banda Gazteak omenaldia eskainiko dio datorren ostiralean, urtarrilaren 18an. Banda Gazteak kalejira egingo du Egiako kaleetan zehar, Sarriegiren doinuak interpretatuz, San Sebastian Egunari aurrea hartuta. Atotxako Zelaia plazatik irtengo dira 17:45ean, hortik Egiako parkera joango dira 18:15ean, eta Norteko tren geltokira iritsiko dira 18:45ean. Hori bai, eguraldi txarra egiten badu, Atotxako Zelaia plazan eta lurpeko pasabidean joko dute.