Astigarragako Petritegi sagardotegian Txotx denboraldiari hasiera ofiziala eman diote La Oreja de Van Gogh musika taldeko kideek. Txalapartaren musikaren martxan sartu da boskote donostiarra upeletara, eta txotx egin ostean, “Gure sagardo berria” esanez topa egin dute, ondoren tragoaz dastatzeko.