Urumean arriskua urrundu da
Udalak, 18:00etako krisi mahaiak bilera amaitu duela adierazi du. Egoera lasaia dela ikusita bukatu dute bilera. Une honetan ibaiaren maila 2,1 metrokoa da Txomin Enean; eta 2,8 metrokoa Martutenen, hortaz, arrisku egoeratik urrun. Hala ere, Udal zerbitzuek adi jarraitzen dute eta krisi mahaia egoera aldatuko balitz, berriz bilduko litzateke.