Astebururako datozen euriteen aurretik, Añarbe hustuko dute
Gaur, 9:00etan Añarbek bere ateak ireki ditu, azken orduetan eutsitako urak askatzeko. Azaldu dute, presak beregain hartu dituen litroak berebizikoak izan direla Urumeak gainezka ez egiteko. Operazioa egunean zehar errepikatzea aurreikusten dute, urtegia ahal den neurrian husteko. Izan ere, astebururako aurreikusten diren eurien aurretik hustu nahi dute. Hala ere, azpimarratu dute, egoera kontrolpean dagoela.
Urumearen maila 3,30 metrotan zegoen Martutenen 12:15ean. Teknikariak eta Udal Gobernuko ordezkariak bilduta daude jarraipena egiteko eta 14:00etan krisi mahaia bilduko da berriz, egoera baloratzeko.