Euskarazko lehen txotxongiloen egileak
Enkarni Genua eta Manolo Gomez senar-emazteek osatzen dute Txotxongillo Taldea. Berrogeita bi urte daramatzate herriz herri beren panpinekin haurren irrifarrak sorraraziz. Haiek sortu zituzten euskarazko lehen txotxongiloak. Urtetako lan hori omenduz, larunbatean Donostiako udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Txotxongillo Taldeari. Bideo honetan Enkarni Genua ageri da Txirene panpinarekin. Donostiar guztiei Sarriegiren martxak entseiatzera eta San Sebastian egunean ondo pasatzera deitu ditu.
IRUTXULOKO HITZAk Txotxongillo taldeari buruzko erreportaje bat argitaratuko du biharko astekarian.