Kea eta erre usaina zabaldu dira Aldamar kaleko La Caixa inguruan
Kea eta erre usaina zabaldu dira Aldamar kaleko La Caixan. IRUTXULOKO HITZAk jakin duenez, gertatutakoa argitzen ari dira. Momentuz suhiltzaileak lanean ari dira eta Iberdrolako langileak duela gutxi iritsi dira. Oraindik ez dakite zer dela eta zabaldu diren kea eta usaina, baina kalearen zati hori itxi dute oinezkoentzat.