Konstituzio plazan presoen eskubideen aldeko aldarria adieraztera deitu dute
Herrira mugimenduak danborradan euskal presoen eskubideen aldeko aldarria adieraztera deitu du. “Euskal preso politikoek bizi duten muturreko egoera ezaguna da. Gaixotasun larriekin daudenak, bizi osorako doktrina ezarri dietenak eta astero ehunaka kilometro egitera behartuak daude senideak”, adierazi du Herrirak. Presoen eskubideen aldeko “aldarrikapen iraunkorra” beharrezkoa dela uste du, eta Donostian, Konstituzio plaza presoen eskubideen aldeko aldarri bihurtu nahi du.