
‘Victoriaeugenia.com’ webgunearen azala.
2012an ehun urte bete zituen Viktoria Eugenia Antzokiak.
Mendeurrenaren harira hainbat ekimen izan ziren hirian urtean zehar, ospakizun moduan. Ekimen horien artean, erakusketa bat zabaldu zuten uztailean, 100 urteko historia eta bizipenak bilduz. Orain, berriz, erakusketa hartako muina
webgune batean jaso dute. Hala, hiriko antzoki zaharraren garrantzia azpimatratu nahi dute bultzatzaileek.
Webgunearen bultzatzaile nagusia udalaren kultura saila izan da, baina beharrezkoa izan du Morgan Crea enpresaren laguntza eta Kutxaren kolaborazioa. Finean, hiru multzotan banatu dute webgunea: antzokiaren historia, 100 pertsonen lekukotzak eta sare sozialak. Nerea Txapartegi Kultura arduradunaren hitzetan, webgunearen sorrerarekin bukatutzat eman dute mendeurrenaren ospakizuna.

Viktoria Eugeniaren mendeurreuna urtez urte errepasatzeko aukera ematen du webguneak.