Euripean igaroko da San Sebastian eguna
San Sebastian jaietan beroki beroekin eta aterkiarekin atera beharko dira kalera donostiarrak. Izan ere, Euskalmetek emandako eguraldiaren iragarpenaren arabera, asteburuan euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da. Haizeak ere gogor joko du.
Larunbat eguerdian hasi, eta igande eguerdia bitartean, euria egingo du. 24 orduan metro kuadroko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke. Euria gutxi ez, eta larunbat arratsaldean iparraldeko haizea ere asko zakartuko da; itsasertzean 100 kilometro orduko haize boladak iragarri dituzte. Tenperatura ere jaitsi egingo da larunbat gauean. Igandean nabarituko dira temperatura hotzak.