"Hitza beti erabili dugu klasean, oso tresna erabilgarria da"
http://youtu.be/X941IBmeU1c
Urrats euskaltegiak Irutxuloko Hitzaren harpidetza kanpainarekin bat egin du. Miren O. Urbina, Ane Azurmendi, Pedro Lakuntza eta Jexux Arrizabalaga irakasleek Irutxuloko Hitza euskara ikasi eta irakasteko tresna baliagarritzat jo dute. Donostiako informazioa euskaraz irakurtzeko modurik errazena dela uste dute.
Donostiako albisteen inguruan klasean hitz egiteko erabiltzen dute Irutxuloko Hitza astekaria, baita Irutxulo.hitza.eus webgunea ere. Edizio digitalean euskarazko bideoak ikusten dituzte ikasleekin batera.
Zuk ere Irutxuloko Hitzaren harpidetza kanpainarekin bat egin dezakezu. Harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke: Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.