
Danbor hotsak entzuten hasi dira jada hirian. Danborradak gogor entseatzen ari dira bihar gauerditik aurrera Sarriegiren martxak jotzeko. Zuk ere baduzu entseatzeko aukera. Urtero bezala, Donostiako Udalak San Sebastian martxa eta beste pieza batzuk jotzeko aukera eman du
bere webgunean. Antzinako martxa, polka eta diana ere jotzeko aukera duzu. Danborraria emakumea edo gizona izatea ere aukera dezakezu. Egin klik eta jo danborra eta makiltxoak!