Udalak 39 komun kimiko jarriko ditu San Sebastian jaietan
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearekin adostu ditu udalak auzoa ahalik eta garbien mantentzeko neurriak
Donostiako Udalak 39 komun publiko jarriko ditu: zutik erabiltzeko 21 komun, 13 kabina estandar eta erabilera anitzeko 5 kabina. Gainera, zonaldeko komun publikoak irekita egongo dira.
Sokamuturra, Bilintx, Aingeru, Lasala, Perujuantxo, Elbira Zipitria, Santa Maria elizaren Plaza eta Trinitate, Santa Korda, Valle Lersundi, San Bizente, San Juan, Bretxa eta Sarriegiko sarrerak dira gaur egun, FCCrekin elkarlanean, arazo gehien ematen dituzten gune gisa identifikatu direnak.
“Auzo eta Herriak Donostia Indartzen” partaidetza prozesutik ateratako Parte Zaharreko bizilagunen eskaerekin bat eginik, neurri hau aplikatuko da eta aldi berean, kartelen bidez eta modu atseginean, jendea kalean pixa ez egitera gonbidatuko da.