(Bideoa) Zaldiek Ondarretako hondartza hartu dute
Antiguako San Sebastian jaien barruan, zaldi lasterketa izan da gaur eguerdian Ondarretako hondartzan. Jarduera honen zazpigarren ekitaldia aurrekoak bezain ikusgarria izan da, eta San Sebastian bezpera girotu du. Joxe Manuel Martinek irabazi du finala, eta Xanti Telleria geratu da bigarren postuan. Kontsolazio tandan Alex Aramendiak irabazi du. Proba honetan Ander Iruretagoiena antiguatarrak parte hartu du. Guztira hamabi parte hartzaile izan dira; Gipuzkoa eta Bizkaiako zaldiak izan dira.
Jaietako antolatzaileek gogoan izan dute Karola Ziriza. Iaz hil zen, eta Zirizak beti parte hartzen zuen zaldi lasterketaren antolakuntzan.
- Haurren ikusmina piztu dute zaldiek.