Jaime Caballero: "Benetan domina merezi dutenak esklerosia dutenak dira"
Jaime Caballero igerilariak hunkituta jaso du Hiritar Merezimendu domina.
Donostiar igerilari batek jaso dezaken omenaldi nagusiena dela esan du. Igerialdi luzeak egiteagatik da ezaguna askorentzat, baina ez du kirolagatik bakarrik igeri egiten. Izan ere, esklerosia dutenen alde egiten du igeri; “horrek indarra ematen dit”, esan du, eta domina haientzat dela; “benetan domina merezi dutenak esklerosia dutenak dira”, esan du.
