Ertzaintzak Oarsoaldeko gazteak atxilotu ditu, Maria Cristina Hotelean kateatu eta minutu gutxira
Segiko kide direlakoan poliziak atxilotzeko arriskuan ziren Oarsoaldeko lau gazte. Horietako hiru Maria Cristina Hotelaren aurrean kateatu egin dira, Bulebarrean eguerdian izandako manifestazioa bukatu eta gero. Babesa eman die jende ugarik inguruan, eta errepidean eseri dira protesta moduan. Handik gutxira, ertzainak iritsi dira eta Maria Cristina Hotelean kateatuak zeuden gazteak eraman dituzte. Inguruko jende mordoak gazteen aldeko oihuak bota ditu. Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza dira atxilotutako gazteak.