San Sebastian eguna abian da
Juan Karlos Izagirre alkateak bandera igo du; horrenbestez, San Sebastian eguna abian da. Datorren 24 orduetan Donostian jai giroa izango da nagusi.
Gaztelubideko danborradak ekin dio, gauerdian, plaza girotzeari. Jose Ramon Mendizabal danbor nagusiak laugarrenez zuzendu du jaiaren irekiera ekitaldia.
Suziak eta dantzariak izan ziren Konstituzio plazako oholtzan hiriaren suntsipena gogoratzeko, bigarren mendeurrenean, eta euriak ezin izan zuen zapuztu festa. Donostiako banderaz gain, ikurrina eta Realaren bandera igo zituzten udaletxean.