Txotxongillo Taldea: "Jendeak asko maite izan gaituela uste dugu"
Antzerkiaren garrantzia azpimarratu du Txotxongillo Taldeko Manolo Gomezek.
Jakintza ikastolan egin zuten haien lehen emanaldia 1971ean. Uste zuten azkena ere izango zela, baina ez da hala izan. Gaur arte iraun dute. Manolo Gomezek gogoratu du, nola hain beharrezkoa zen euskarazko ipuinak eta kantuak kontatzea txotxongiloen bitartez ; “jendeak asko maite izan gaituela uste dugu”, onartu du.
Antzerkiaren garrantziaz ere aritu da Gomez, eta hiritarrak antzerkira joatera animatu ditu. Azkenik, Enkarni Genuak bertso bat abestu du, “Gaur pozik dagoela/gure Erreka Mari” esanez amaitu duena.
