[Bideoa] Hiriak merezitako omenaldia egin die
Hiriaren omenaldia jaso dute gaur Jaime Caballero igerilariak, Luisa Etxenike idazleak, Txillardegik, Donostia Ospitaleko Neonatologia unitateak eta Txotxongillo Taldeak. Juan Karlos Izagirre alkateak harrera egin die Hiritar Merezimenduaren Dominen ekitaldian, herritarrez eta komunikabidez beteta zegoen udalbatzar aretoan.