Antiguan ere hasiera eman diote jaiari, Sansustene elkarteko danborradaren eskutik
Sansustene elkarteko danborradak hasiera eman dio Antiguako San Sebastian egunari. Banderak igo dituzte Benta Berri plazaren aurreko eraikinera, taula gainean, ‘San Sebastian martxa’ jotzen zuten bitartean. Antiguan ere euriak ez du atsedenik eman, baina Antiguan ere festarako gogoak ez ditu zapuztu eguraldiak.


