Talde lana azpimarratu dute neonatologia unitateko lagunek
Neonatologia unitatean bizitzen hasteko laguntza baino gehiago ematen dutela esan dute.
Afrikako haurrei abesten zaien kantu batekin igo dira oholtzara, Juncal Etxeberria, Maria Antonia Perez, Pakita Perurena eta Karmen Prego, Donostia Ospitaleko neonatologia unitateko langileak.
Lehenik eta behin, beste dominadunak zoriondu dituzte talde guztiaren izenean. Azpimarratu dute, hain zuzen ere, haien lana taldean egiten dutela, eta denak direla garrantzitsuak.
Zailtasunekin jaiotzen diren haur horiei guztiei bizitzen laguntzen diete bertan, baina baita gurasoei laguntzen ere.
Idatzi eder batekin, bertan lanean dauden, lan egin duten eta jada haien artean ez dauden guztien izenean jaso dute domina.
