
Alaitz Etxebarria, Erdialdeko bizilaguna. (Argazkia: N. Lizarralde)
Aurten, lehen aldiz, zenbait herritarrek bandera jaitsiera eta igoera Liburutegi Nagusiko balkoitik ikusteko aukera izan dute
San Sebastian egunean banderaren igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako balkoitik ikusteko aukera zozkatzeak ikusmina piztu du donostiarrengan. Guztira 3.011 donostiarrek eman zuten izena udalak egindako zozketan. Horietatik 33 izan dira zortea izan dutenak. Zozketaren irabazleek beste lagun bat eramateko aukera zuten; beraz, guztira 162 izan dira festa balkoitik ikusteko “lehen aldiaz” gozatzen.
IRUTXULOKO HITZAk banderaren jaitsieran zortea izan duten donostiar horiengana gerturatu zen. Eraikinaren lehen pisuan zeuden 12:00ak noiz joko zain. Erdialdeko Alaitz Etxebarria ilusioz beterik zegoen, lehen aldiarekin hunkituta. Ahal izan duen guztietan Konstituzio plazara etorri eta banderaren igoera eta jaitsiera ikustera etorri dela kontatu digu. Batzuetan, lana dela-eta, huts egin behar izan duela esan digu. Etxebarriarentzat, festa balkoitik ikusteko aukera lortu izana, “pasada bat” izan da.
Angel Iruzozki Eskalantegi kalean bizi da. Etxebarriak bezala, Iruzozkik ahal duen guztietan gozatu du festaz zuzenean plazatik. Aurten balkoian egoteagatik “oso pozik” zegoela adierazi digu.

Angel Iruzozki, Eskalantegi kaleko bizilaguna. (Argazkia: N. Lizarralde)