
Juan Karlos Izagirre alkatea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Realeko jokalari eta arduradunekin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Gaurko eguneko ustekabe nagusia Realeko jokalariak Liburutegi Nagusiko balkoian agertzea izan da. Larunbatean Bartzelonaren aurkako partidan egindako balentriaren ondoren, balkoira gonbidatu dituzte. Haiek izan dute ikurrina jaisteko ardura. Jokin Aperribai presidentea, Philippe Montanier entrenatzailea eta Xabi Prieto kapitaina eta gainontzeko jokalariak udaleko eraikinaren balkoian izan dira, lehen lerroan. Behean, Konstituzio plazan bildutako jendetzak
Goazen Erreala abesten agurtu du festa. Union Artesanaren danborradak, gainera, Realaren ereserkia
Txuri Urdin jo du; eta plaza guztia kantan eta dantzan jarri du.
Realeko jokalariek, plazan ez ezik, Liburutegi Nagusiaren eraikinean ere ikusmin handia piztu dute. Hainbat kazetari eta udaleko zinegotzik ez zuten Realeko jokalariekin argazkia egiteko aukera galdu nahi izan.
-
-
Bandera jaitsi aurreko unea (Argazkia: E. Zabala)