Espetxeratze gutuna jaso du Ekaitz Iberok
Donostiarrak, lau urte eta hiru hilabeteko kondena du betetzeko.
Espetxeratzeko arriskuan dagoen Ekaitz Ibero donostiarrak, gaur bertan jaso du kartzelatze gutuna. Topatuk jakinarazi duenez, jasotako gutunean kartzelan aurkezteko hamar eguneko epea duela adierazi diote.
Larunbatean Eleakek, eskubide zibil eta politikoen defentsan deituriko manifestazioan izan zen Ibero.
Donostiarra, 2007an atxilotu zuten, “Segiko kide izatea” egotzita. Lau urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten. Aitorpena torturapean egin zuela salatu zuen gero.
Errenteriarrak Martutenera
Larunbateko manifestazioan atxilotu zituzten Arkaitz Anza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbio gazte errenteriarrak Martutenenko espetxean daude, oraingoz. Sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko dute. Haiekin batera, Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdi ere zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina bi horiek ez dituzte atxilotu oraindik.