Hontza ertain bat azaldu da Sarriegi plazan
Araba-zozoekin zegoen arazoa konpondu du hark.
Donostiako Eguzkik jakinarazi duenez, hontza ertain bat azaldu da Sarriegi plazan. Orain arte, bertako magnolietan, Narrika aldean, araba-zozo talde bat bizi zen. Egun batetik bestera desagertu egin direla azaldu du Eguzkik, gaineratuz, bizilagunen batek edo bestek eskertuko zuelarik “txori berritsu hauen etengabeko txioak aspertuta”.
Azaldu dutenez, araba-zozoak beste bisitari batek uxatu ditu, hain zuzen ere, hontza ertain baten bisitak. Eguzkik bisita hau baliatu nahi izan du, hirian zuhaitzak egotearen garrantzia azpimarratzeko; “hontza ertain honen bisitak berriro utzi du agerian zein garrantzitsua den kalean zuhaitzak eta landareak izatea, baita porlanez zeharo beteta dauden txokoetan ere”, azaldu dute.
Hona hemen, Parte Zaharreko bi kidek hontzari grabatutako bideoa.