Izagirre: "Festa itzela izan zela esatea besterik ez daukat"
Euria izan da oztopo bakarra, baina horrek ere ez du festa normaltasunez ospatzea eragotzi.
Gaur egin dute San Sebatian eguneko festaren balorazioa. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Kultura zinegotzi Nerea Txapartegik modu positiboan baloratu dute jaia; “festa itzela izan zela esatea besterik ez daukat”, azaldu du alkateak.
Jai giroa aparta izan dela esan dute eta udaltzaingoak pasatako partean, asteburua gainontzeko edozein asteburu bezalakoa izan dela esan dute; “ohiko datuak jaso dituzte, eta hori poztekoa da”, esan du Izagirrek.
Berritasunen artean, hiritarrek Konstituzio plazako balkoietatik danborrada ikusteko aukera azpimarratu du, eta errepikatuko dela aurreratu.
Zaborrari dagokionez, guztira 19.140 kilo zabor jaso dituztela azaldu dute.
Txapartegik, bestalde, euria izan dela traba bakarra azaldu du, baina, hala ere, haurren danborrada egitea erabakia ona izan zela azpimarratu du.
Azkenik, aurten genero berdintasunerako emandako urratsak gogorarazi ditu, baina ahaztu gabe asko dagoela egiteko oraindik.