Beste luizi bat izan da Igeldon
Denboraleak eragin duen bigarren luizia da gaurkoa. Bi orduz isolatuta geratu da Igeldo, errepidea moztu baitute. Orain errail bat ireki berri dute.
Denboraleak mugimenduak eragin ditu mendi magalean, eta udala eremu hori zaintzen ari da. Asteartean izandako luiziren ondorioz ere errepidea moztu behar izan zuten, baina jada irekita dago.
Bi orduz Igeldora joateko bidea itxi egin dute
Gaur 10:00ak aldera luizi bat izan da Igeldon.