Donostiaren alde erromantikoa erakutsiko dute
Besteak beste, San Valentin egunean, hiriaz gozatzeko hainbat plan aurkeztu dituzte.
Donostia Turismok hiriaren alde erromantikoena ezagutzeko hainbat ihesaldi aurkeztu ditu gaur. Otsailaren 14a, egun berezia izango da. Donostian turismoa sustatzeko bost ardatzetako bat da Donostia Erromantikoa, Donostiara ihesaldi bat egin eta hiriaren alde erromantikoena ezagutu nahi duten bikoteei zuzendutako eskaintzak biltzen dituena.
Gaur azaldu dutenez, honek, hiru ihesaldi eskaintzen ditu. Horietako bi, otsailerako eskaintza bereziak izango dira, eta hirugarrena urte osoan zehar eskainiko dute. 2013 urtean zehar ihesaldi erromantiko berri gehiago eskainiko dituztela ere aurreratu dute.
Lehenengoak, San Valentinerako ihesaldiak izango dira. Hauek, otsailaren 8tik 10erako eta 15etik 17rako asteburutan izango dira. Bertan eskaintzen dena, bi ostatu-gau (gosaria barne) eta Bokado taldeak antolatutako afari berezia dira. Gainera, lehen asteburuko afaria, Aquariumeko eraikuntzaren barruan izango da.
Gainera, aurreko urtean ekimen honek izan zuen harrera honak bultzatuta, aurten bigarren asteburu berezi bat antolatu dute. Bertan, afaria San Telmo elizan egingo dute, zuzeneko musikarekin.
San Valentin ihesaldiek laguneko 130 eurotik aurrerako prezioa izango dute eta San Valentin afariek laguneko 55 eurokoa.
La Perlara ihesaldia
Bestalde, Talaso La Perla Ihesaldia urte osoan zehar eskainiko dute produktua izango da. bertan, bi ostatu gau (gosaria barne) eta La Perla Talaso-Sporten eskaintzan bertan aukeratu beharreko tratamendu bat eskaintzen dituzte. Talaso La Perla Ihesaldia laguneko 68 eurotik aurrera eskainiko dute.
Ihesaldi erromantiko guztiak Donostia Turismoko Erreserba Zentralaren webgunearen bidez egin beharko dira.