Egian, bortxaketa baten aurka egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Kattalin Miner)
Erasoa etxerako bidean bizitu zuen; garrasi eginda, erasotzaileak alde egitea lortu zuen.
Aurreko igandeko 6:30ak aldera, etxera zihoan 31 urteko neska bati sexu erasoa egiten saiatu zen gizon bat. Erasoa, Egia auzoan gertatu zen, Aldakonea kalean.
Jakin denez, Danborradan jotzetik zetorren neska, eta etxera bidean zihoan. Giltzik gabe zegoen, eta mutila zain zuen etxeko leihotik begira. Azaldu zuenez, une horretan, aurpegia estalia zuen gizon batek, atzetik hartu zuen, ahoa estali nahian. Neskak garrasi egin zuen, eta baita haren mutil lagunak ere, eta erasotzaileak alde egin zuen.
Ertzaintzara deitu zuten erasoa gertatu zen unean eta kasua ikertzen ari dira.
Urtea hasi denetik, bigarren erasoa da Egia auzoan. Donostiako Koordinadora Feministak erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du.