Euskal abokatuek bizi duten jazarpenaz arituko dira
Gaur, Abokatu Jazartuen III. Nazioarteko Eguna da; mahai-ingurua antolatu dute.
Euskal abokatuek bizi duten jazarpena izango dute hizpide aurten, Abokatu Jazartuen Nazioarteko Egunean. Horretarako, mahai ingurua antolatu dute Donostian.
Bertan daude, Haizea Ziloaga, ETAko zein Segiko kideak defendatzeagatik 2010ean atxilotua izan zena; Luix Barinagarrementeria, egungo justizian euskararen egoera eta euskaraz defendatzeko eskubidea aztertu duena; Iñaki Karro, mugimendu sozialen eta abokatuen arteko harremanak aztertu dituena; eta, Miguel Castells, defentsa abokatuaren irakurketa orokorra egin duena.
Iaz abokatu turkiarrak izan zituzten gogoan egun honetan; eta aurten, euskal abokatuak izango dituzte hizpide.
Europan, gaur, 14 hiritan mobilizazioak egingo dituzte Espainiako enbaxaden aurrean, euskal abokatuen alde.