Mariano Ferrer, 'Badu, Bada' erakusketan
Badu, Bada: euskara mundu eleanitzean erakusketaren bisita gidatua Mariano Ferrer kazetariak egingo du, gaur.
Jakina denez, Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa, partehartzailea eta bizia da. Beste hainbat ekimenen artean, bisita gidatu bereziak eskaintzen dituzte gidari berezien eskutik. Esparru ezberdinetako pertsona ezagunek beren esperientzia, iritzia eta irakurketa gehituko dizkiete erakusketak euskararen inguruan planteatzen dituen gaiei.
Mariano Ferreren bisita gidatua, gaur, osteguna izango da 19:00etan San Telmo Museoan.