PPk eta PSEk, segurtasun handiagoa eskatu dute
Larunbateko sexu eraso saiakera dela eta, udal gobernuari neurriak hartzeko eskatu diote.
Ramon Gomezek (PP) gaur egindako agerraldian, donostiarrak gertatutakoarekin “oso arduratuta” daudela adierazi du. Horrez gain, gehitu du, nabaria dela hirian segurtasunak behera egin duela. Honen aurrean, neurriak hartzeko eskatu dio zuzenean Juan Karlos Izagirre alkateari, eskutitz baten bidez. Gaineratu du, lotsagarria dela, horrelako kasuak, prentsaren bitartez ezagutzea.
Ernesto Gascok (PSE-EE), bestalde, gaurko agerraldi bat baliatu du, sexu eraso saiakeraren inguruan kezka adierazteko. Hain zuzen ere, hauen igoera dela eta. Azaldu du, iaz jada %50 igo zirela erasoak. Neurriak lehebailehen hartzeko eskatu du eta harrituta azaldu da, udal gobernuak honi buruz ez informatu izanaz.