Urumea, Martutene parean, gainezka egiteko zorian. (Argazkia: Nagore Koch)
Triptiko bat da, eta bertan uholde arriskua dagoenean egin beharrekoak zehaztu dituzte.
Urumea ibarreko merkatari zein enpresen artean triptiko bat banatzen ari da Donostiako Udala. Bertan, uholde arrisku egoeran zer egin behar den zehazten da. Banaketa, zehazki, Loiolako Erribera, Loiola, Txomin Enea, Martutene, 27 Poligonoa, Apostolutza eta Okendotegin egin ari dira. Banaketa, udalaren izenean doazen bi pertsona egiten ari dira eta hauek Larrialdi Plana zertan den, gida orria nola erabili eta zalantzak argitzen dituzte.
Triptiko hau, uztailean bizilagunen artean banatu zenaren antzekoa dela azaldu dute eta modu berean, barneratzen ditu jarraibide desberdinak. Jarraibide hauek, lokaletako bakoitza eta Urumearen artean dagoen distantziaren araberakoak dira, hain zuzen ere, 50, 100, 150 eta 200 metroko tarteak bereiziz. Bizilagunen kasuan bezala, ekimen protokolo eredu desberdinak izango dira, ezarritako eskenatokiaren larritasunaren arabera: alerta, alarma, larrialdia eta ebakuazioa.
Argibide berriak ere daude bertan, esaterako, materialak salbu jartzeko betebeharren zerrenda bat, uholdeen kontrako hesiak jartzea, ordenadoreen segurtasun kopiak egitea, makineria gelditzea… eta hauetako bakoitzerako pertsona arduradun bat izendatzea gomendatzen da.
Udalak, argibide hauek beti ikusgai izatea gomendatzen du.