Autokarabanak aparkatzeko lekuak erregulatzeko eskatu du EAJk
Donostian 500 autokarabanatik gora daudela azaldu dute, eta inguruetan aparkatzen dituzte.
Hirian autokarabanen aparkalekuak erregulatzeko eskatu dio udal gobernuari EAJk. Hain zuzen ere, donostiarrenak diren eta urtean zehar bertan dauden autokarabanak.
Martin Ibabe zinegotziak azaldu duenez, asko dira hirian dauden horrelako auto motak; 500 baina gehiago, dakitenez. Baina haien aparkalekuak ez daude zehaztuta. Izan ere, hauek ezin dute ohiko autoen lekuetan denbora luzeko aparkatzerik egin.
Azaldu duenez, badakite badirela hiritik at leku erregulatu gabeak, bertan aparkalekua eskaintzen dutenak. Ibaberen ustetan, sektore garrantzitsua da autokarabanena, eta arazo bat dagoela sumatzen dute. Beraz, Bilduri irtenbideak, edo hirian bertan aparkatzeko aukera jartzeko eskatu diote.